166. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOÑERRI

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Goñerriko Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia argitaratu zen 2026ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 27an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko aldia. Orobat, iragarki horri behar bezainbesteko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Iragan da hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hala, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

–Diru-sarreren aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 56.300,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 112.950,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.550,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 59.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 260.300,00 euro.

–Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 65.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 107.250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 26.550,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 61.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 260.300,00 euro.

Argitara ematen da, bete beharrez martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Goñerrin, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Eduardo Urmeneta Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L2611097