2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko abuztuaren 18tik irailaren 30era izanen dela epea borondatez ordaintzeko hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 2026ko ekitaldiko ordainagiriak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaintzen ahalko dira transferentzia eginez oharrean azaltzen diren Udalaren banku-kontuetara.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko irailaren 30ean kargatuko dira kontuetan.
Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Oltza zendean, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2611099