2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Deialdia, 2026an taxi bonua erabiltzeko laguntzena. Laburpena
DDBN kodea: 923663.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/923663).
Deialdi honen xedea da arautzea desgaitasuna izan eta garraio kolektiboak erabiltzeko arazoak dituzten pertsonentzako banakako laguntzak (dirulaguntzak), garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, taxi bonuen bidez. Deialdi honetarako baldintza izanen da, betiere, irisgarritasuna garatzea garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetan.
Eskaerak aurkezteko epea eta lekua. Eskabide bitartez aurkeztu beharko dira eskaerak, eskatzaileak sinaturik. Horretarako, deialdi honi erantsitako eredu normalizatua erabiliko da.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea amaituko da 2026ko urriaren 9an, eta ezin izanen da luzatu.
Informazio gehiago hemen: https://www.berrioplano.es/eu/.
Berriobeitin, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2610923