2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ASTITZ
Usategien enkantea
Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 11 usategi, 1.etik 11.era bitartekoak, biak barne, errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2026-2027eko denboraldian, NA-10124 matrikulako ehiza barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.
Heldu den irailaren 19an eginen da enkantea, eguerdiko 12:00etan, Astizko Kontzejuaren aretoan.
Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategietarako, beste enkante bat eginen da irailaren 26an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.
Hasierako prezioak, gora jotzeko edo hobetzeko posturak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetzan.
Astitzen (Larraun), 2026eko abuztuaren 4an.–Kontzejuburua, Jose María Azpirotz Satrustegi.
Iragarkiaren kodea: L2610862