2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
2026ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2026ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2/2026 eta 3/2026 aurrekontu-aldaketak. 2026ko abuztuaren 7ko osoko bilkuran, bestetik, hasiera batez onetsi zuen 4/2026 aurrekontu-aldaketa.
Espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek haiek aztertzen ahalko dituzte, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Artaxoan, 2026ko uztailaren 29an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2611364