166. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

2026ko lan publikoaren eskaintza

Milagroko Udaleko alkateak 2026-0367 Ebazpena eman zuen 2026ko abuztuaren 7an. Hona hemen:

Orri bazterreko datan, Milagroko Udaleko (Nafarroako Foru Komunitatea) alkate udalburu José Ignacio Pardo Blancok jarraian azaltzen den ebazpena eman du:

Ikusirik Milagroko Udalaren 2026ko plantilla organikoa, zeina argitaratu baitzen 2026ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an, eta aipatu plantilla organikoaren aldaketa, zeina argitaratu baitzen 2026ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an.

Kontuan hartuz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak ezartzen duela Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua). Aurrekontuan zuzkidura duten plaza hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Kontuan hartuz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ez duela biltzen xedapenik lan publikoaren eskaintzari buruz, baina 83.6 artikuluan ezartzen duela, administrazio publiko bakoitzaren eskumenei dagokienez, negoziatu egin beharko dela, besteak beste, enplegu publikoaren eskaintza planak prestatzea eta diseinatzea (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Kontuan hartuz goian aipatutako inguruabarrak, eta Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudunen ordezkariekin nahitaezko kontsulta eta negoziazioa egin ondoren, eta ordezkaritza sindikal horren oniritzia izanik planteatutako lan publikoaren eskaintzari.

Kontuan hartuz Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean xedaturikoa lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz, bai eta arlo horretan aplikatzekoa den gainerako araudia ere, eta ikusirik Milagroko Udalaren indarreko plantilla organikoan dauden plaza hutsak.

Kontuan hartuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), hots, alkate udalburuaren eskumena dela "lan publikoaren eskaintza onestea, bat etorriz Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin".

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Milagroko Udaleko lan publikoaren eskaintza, 2026rako ordezte-tasari dagokiona, honako aurrekontu-zuzkidura honekin:

–Lanpostuaren izena: udal instalazioen garbitzailea. Plaza kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Ordezte-tasa, Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluan ezarritakoa. Noiz betetzekoa: 2026.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitara ematea udal honen egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedaturikoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), aipatu plaza hutsa betetzeko hautapen prozesurako deialdia egin aurreko urrats gisa, orok jakin dezan eta interesdunek egoki iruditzen zaizkien errekurtsoak jar ditzaten.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako plazarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Milagron, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2611023