165. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2026ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7.4 artikuluaren aldaketa Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak Vianako autokarabanen eremuan aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean hogeita hamar egunez jarri ondoren inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da eta haren testu osoa argitara ematen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Ordenantza hau indarrean jarriko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Vianan, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

ALDAKETA, AUTOKARABANAK ETA ETXEBIZITZA-IBILGAILUAK VIANAKO AUTOKARABANEN EREMUAN APARKATZEA ETA GAUA EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

7.4 artikuluaren eta eranskinaren edukiak aldatzen dira. Hona hemen:

7.4 artikulua. Honako paragrafo hau erantsi da:

Erabiltzaileek lau argi hargune izanen dituzte, eta zerbitzugunean aparkatzeko baimenduta dauden ibilgailuek bakarrik erabiltzen ahalko dituzte. Haiek erabiltzeko lehentasuna iritsiera-hurrenkera izanen da.

ERANSKINA

Tasa: 6 euro aparkaldi bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2610971