2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Zabalegiko 7. poligonoko 152. lurzatian. Behin betiko onespena
Elortzibarko Udalak, 2026ko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, hain zuzen, behin betiko lagapen-lerroa definitzeko Zabalegiko U.E. 4.2. exekuzio unitatean eta ezarritako lerrokadurak aldatzeko ondoriozko lurzatietan. Daniel eta Javier Sánchez Ogayarrek sustatu dute proiektua, jarraikiz Itziar Candal Graña eta Natalia Jareño Lacalle arkitektoen 2026ko uztaileko agiriari.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2026ko abuztuaren 12an.–Jarduneko alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611146