2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 889. lurzatian. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Martzillako 3. poligonoko 889. lurzatiari plangintzak esleitutako eraikigarritasuna berrantolatzeko. Xehetasun-azterketa hori Paloma Martín Caballerok eta Carlos Merino Navarrok sustatu dute, Javier Catalán Moreno arkitektoak 2025eko azaroan idatzitako agiriaren arabera.
Argitara ematen da, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Martzillan, 2026ko abuztuaren 10ean.–Alkatea, Esther Villanueva Úcar.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611024