2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da eta, horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Gazolatzen, 2026ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2611100