2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Xehetasun-azterketa San Migel kaleko 10ean. Behin betiko onespena
Burlatako Udalak, 2026ko abuztuaren 12an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, konfigurazioa eta sestrak aldatzeko jabari publikoko espaloi batzuetan; hain zuzen, Burlatako San Migel kaleko 10 zenbakidun eraikinak mugakide dituen jabari publikoko espaloietan. San Migel kaleko 10eko jabekideen erkidegoak aurkeztu du xehetasun-azterketa.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Burlatan, 2026ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2611136