2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizioa, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarteratzeko goi mailako teknikariaren 9 plaza betetzeko. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko abuztuaren 7an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:
Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren 9 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko irailaren 29an hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6koan, argitaratu zen–, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren lanposturako. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:
ABIZENAK ETA IZENA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
LANDA PÉREZ, MAIDER | 1-302300-64 | FUNTZIONARIOA |
FERNÁNDEZ RIVED, ANIE | 1-302300-66 |
DE CARLOS LATASA, JAVIER | 1-302300-69 |
BRICEÑO ROA, ZONIA ESPERANZA | 1-302300-70 |
RINCÓN MARTÍNEZ, VIRGINIA | 1-302300-71 |
RUBIO BELTRE, YOMARIS | 1-302300-72 |
LOPERENA GARCÍA, AINHOA | 1-302300-74 |
ROLDÁN CALVO, AIDA | 1-302300-75 |
DEL RÍO MUÑOZ, SARA | 1-302300-76 |
2. Izendatutakoek 2026ko irailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Zaloa Basabe Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L2610990