165. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

Oposizio-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuarena. Izendapena

Ikusi da honako honen espedientea: deialdia, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru plaza, funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez, eta eratu dadin izangaien poltsa bat, aldi baterako kontrataziorako. Deialdia argitaratu zen 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an.

Amaitu da zerbitzu anitzetako enplegatuaren D mailako eta funtzionarioen araubideko hiru plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zortzigarren oinarrian aipatzen den hautapen-prozesua (deialdia argitaratu zen 2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an), eta alkateak, 2026ko abuztuaren 5eko 144. Ebazpenaren bidez, Ezkabarteko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izendatu du hautapen-prozesua gainditu duen izangaia:

AITOR NAVARRO MUNÁRRIZ

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendatutako izangaia 2026ko abuztuaren 18an jabetu beharko da plazaz. Egun horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, plazaz jabetzen ez bada, Ezkabarteko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko eskubide guztiak galduko ditu, eta 7.3 eta 7.4 oinarrietan ezarritakoari jarraituko zaio.

Ezkabarten, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2610915