165. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

165/2026 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira eta onura publikoa zehazki deklaratzen baita "Rotxa 6" transformazio zentro berrirako eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineetarako, Iruñeko udal-mugartean. Espedientearen kodea: SAT11783.

2026ko maiatzaren 18an, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen "Rotxa 6" transformazio zentro berrirako eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineetarako, Iruñeko udal-mugartean, bai eta instalazio horien onura publikoa zehazki deklaratzea ere.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, hauek dira gauzatu beharreko jarduketak:

a) "Rotxa 6 (berria)" izeneko transformazio zentro prefabrikatu berri bat eraikitzea, bi transformadorerekin: lehena 630 kVA-koa eta bigarrena 400 kVA-koa, baina 630 kVA-rako proiektatuak. Zentroak teleagindu bidezko lineako hiru gelaxka eta teleagindu bidezko babeseko bi gelaxka izanen ditu. Berriak ordeztu eginen du egun dagoen "Rotxa 6" transformazio zentroa (180021480), lurpekoa eta prefabrikatua, desmuntatu eginen baita.

b) 13,2 kV-eko lurpeko linea berriak jartzea:

  • 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko lurpeko linea, "Carmen Baroja (Rotxa)" transformazio zentroaren eta "Rotxa 6 (berria)" transformazio zentroaren arteko loturakoa: 20 metroko luzerakoa, HEPRZ1 12/20 kV 3x(1x240) mm² AL+H16 motako eroalearekin.
  • 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko lurpeko linea, "Rotxa 5" transformazio zentroaren eta "Rotxa 6 (berria)" transformazio zentroaren arteko loturakoa: 20 metroko luzerakoa, HEPRZ1 12/20 kV 3x(1x240) mm² AL+H16 motako eroalearekin.
  • 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko lurpeko linea, "El Vergel" transformazio zentroaren eta "Rotxa 6 (berria)" transformazio zentroaren arteko loturakoa: 15 metroko luzerakoa, HEPRZ1 12/20 kV 3x (1x240) mm² AL+H16 motako eroalearekin.
  • 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko lurpeko linea, "Herrera (Iruña)" transformazio zentroaren eta "Rotxa 6 (berria)" transformazio zentroaren arteko loturakoa: 15 metroko luzerakoa, HEPRZ1 12/20 kV 3x(1x240) mm² AL+H16 motako eroalearekin.

c) Behe-tentsioko linea berriak jartzea, XZ1 0,6/1 kV 3x(1x240) Al+1x150 mm² Al motako eroalearekin.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki bat argitaratu baitzen 2026ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9koan, eta Diario de Navarra egunkarian (2026ko ekainaren 10ean), eta dokumentazioa argitara eman baitzen Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan. Informazioaren berri eman zitzaion, halaber, Iruñeko Udalari, jendaurrean jar zezan iraupen bereko epean.

Ez zen alegaziorik jaso.

Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaion Iruñeko Udalari. Ez zen udalaren txostenik jaso.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea proiektu horretarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea "Rotxa 6" transformazio zentro berriaren eta hura elikatzeko lurpeko erdi-tentsioko lineen proiekturako, Iruñeko udal-mugartean, aurkeztutako exekuzio-proiektua onestea eta proiektua gauzatzeko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.

2. Baimen hauek emanda ere, proiektua gauzatzeko behar diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTE 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (JTO-GTL 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua exekutaturik, eskatzaileak ustiatzeko behin betiko baimena eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudiko gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; ez du aldaketarik izan 2026ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9koan, jendaurrean jarritakoaren aldean.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

ERANSKINA.–SAT11783 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

(Lur mota / laborea)

Azalera
okupatua (m²)

Zangaren luzera (m)

Zangaren zabalera (m)

Kutxatila

kop.

Iruñeko Udala

Iruña

7

8072

Hiri-lurzatia

12

17

1

2 (bikoitza)

Iragarkiaren kodea: F2610681