165. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

164/2026 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez administrazio baimena eta exekuzio proiektuaren onespena ematen baitira, Caparrosoko eta Alesbesko udal mugarteetan gas sare bat eraikitzeko eta egokitzeko, biometanoa "HTN BIOGÁS" industriatik RAA-E02 sarean injektatzeko, eta proiektua onura publikokoa dela zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: 0005-GR.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 11ko 2275E/2009 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zen hondakin organikoen biometanizazioko instalazio baterako, eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen esne-behien abeletxe baterako eta hondakin organikoen biometanizazioko instalazio baterako, Caparrosoko udal mugartean; horien titularrak Valle de Odieta SCL, Hibridación Termosolar Navarra SL (HTN) eta Corraliza Tomillar S. Cooperativa dira.

Gaur egun, bertan sortzen den biogasa energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da, biogasarekin funtzionatzen duten hiru motosortzaile multzoren bidez, guztira 5.700 kW elektrikoko potentziarekin. Energia sortzeko instalazio horrek zerbitzuan jartzeko aktak ditu, 2010eko urriaren 15ekoa, 2015eko irailaren 16koa eta 2019ko abenduaren 9koa. (354, 354-2 eta 354-3-CE espedienteak).

2024ko urriaren 11n, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, Nedgia Navarra SAk administrazio baimena eta exekuzio proiektuaren onespena eskatu zituen, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzea ere, Caparrosoko eta Alesbesko udal mugarteetan gas sare bat eraikitzeko eta egokitzeko, biometanoa "HTN BIOGÁS" industriatik RAA-E02 sarean injektatzeko.

Proiektu honen xedeko jarduketak honako hauek dira:

–Biometanoa injektatzeko modulu bat, "HTN BIOGÁS" upgrading instalazioan sortzen den gasa iragazi eta erregulatu eta horri usaina emateko, instalazioan bertan gasaren kalitatea egiaztatu ondoren; moduluak erregulazio eta neurketa gela bat eta kontrol gela bat izanen ditu. 310000000002225335PH katastroko erreferentzia duen lurzatian jarriko da, Caparrosoko udalerriaren hegoaldean dagoen "Cza Las Masadas" alderdian (17. poligonoko 103. lurzatian).

–Lur azpiko kanalizazioa, 16 bar-eko operazio presio maximokoa (OPM), L245 altzairuzko hodia, DN 4"-koa (7 m, moduluaren irteera), DN 6"-koa (5.858 m) eta DN 10"-koa (186 m, babes-hodia) erabiliz; ezartzekoa den injekzio modulutik abiatuko da eta Alesbesko hirigunetik hegoaldera, Alesbesko udal mugartean, dagoen RAA-E02 banaketa sarearen konexio puntuan amaituko da.

–Instalazio osagarriak: ebakitze balbulak, DN 6" eta 4" altzairuzkoak, karga hargunea, ukondoak, potentzia hargunea, etab.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 78. eta 96. artikuluetan xedatutakoa betez, Nedgia Navarra SAren eskaera jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuz 2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 21ekoan, eta 2025eko urtarrilaren 22ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan; dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web-fitxan argitaratu zen. Halaber, informazioa Caparrosoko eta Alesbesko udalei bidali zitzaien, epe berdinean jendaurrean jar zezaten.

"Fundación Sustrai Erakuntza" elkartearen alegazio bat jaso zen.

Horrekin batera, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 80., 84. eta 98. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

Caparrosoko Udala

X

Alesbesko Udala

Vodafone Ono SAU

Telefónica de España SAU

Navarra de Servicios y Tecnologías SAU (NASERTIC)

X

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

Jasotako alegazioen eta txostenen edukia eta azterketa ebazpen honen I. eta II. eranskinetan laburbiltzen dira.

Espedientean jasota daude Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 437E/2025 Ebazpena, proiekturako ingurumen inpaktuaren txostena formulatzen duena, eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 307E/2026 Ebazpena, baimena ematen duena lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko. Ebazpen horietan jasotako determinazioak bete beharrekoak dira.

Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa ikusi eta espedientearen azterketa teknikoa egin ondotik, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du aipatutako instalaziorako Nedgia Navarra SAk eskatutako administrazio baimena ematea eta exekuzio proiektua onestea.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta Enpresa Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 29/2025 Ebazpenaren bidez eskuordetu zaizkidan eskumenak baliatuz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nedgia Navarra SAri administrazio baimena ematea, Caparrosoko eta Alesbesko udal mugarteetan gas sare bat eraikitzeko eta egokitzeko, biometanoa "HTN BIOGÁS" industriatik RAA-E02 sarean injektatzeko.

2. Onestea instalazio horren exekuzio proiektua, Francisco Giménez Valle industria ingeniari teknikoak sinatua, eta hogeita hamasei hilabete ematea obrak burutzeko.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera egin beharko dira, eta uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute (919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, zeinen bidez onesten baitira Gas erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak GEI 01etik 11ra).

4. Baimen hau emanda ere, eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

5. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurrekontuaren ehuneko bi adinako bermea jarri beharko du Nedgia Navarra SAk. Instalazioak zerbitzuan jartzeko akta egin ondoren itzuliko da berme hori.

6. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita urriaren 7ko 34/1998 Legearen 103., 104. eta 105. artikuluetan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 100. eta 101. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2025eko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ekoan, jendaurrean jartzeko, eta ebazpen honen III. eranskinean azaltzen da, aldaketarik gabe.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari eta Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Nedgia Navarra SAri, "Fundación Sustrai Erakuntza" elkarteari, Telefónica de España SAUri, Navarra de Servicios y Tecnologías SAUri (Nasertic), I-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Vodafone ONO SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei. Gainera, ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio-bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente-zenbakia adierazi beharko da.

10. Ebazpen hau Caparrosoko eta Alesbesko udalei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 3an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK

Jaso diren alegazioen laburpena eta azterketa azalduko dira jarraian:

1. alegazioa.–"Fundación Sustrai Erakuntza" elkartea.

2025eko otsailaren 6an, "Fundación Sustrai Erakuntza" elkarteak alegazio-idazkia aurkeztu zuen, honako hau adieraziz:

1. Desjabetzeen zerrenda aurkeztu da, baina ez dago bermerik diseinatuta dagoen moduan egin ahal izateko.

2. Aurkeztutako dokumentazioa ez dago osorik.

3. Proiektuak ingurumen inpaktu garrantzitsuak ditu, eta ez da ondo izapidetzen ari.

Gainera, adierazten dituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari aurkeztu dizkioten alegazioak.

Erantzuna: Sustatzaileak, 2025eko martxoaren 13an, departamentu honi eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari zuzendutako alegazioei erantzun zien:

1. Alegazio-egileak Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 111.2 artikulutik ondorioztatzen duenez, alegazio honetan adierazten du, funtsean, azpiegitura lehendik dauden abelbideetatik urrundu behar dela eta, beraz, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan jasota ez dauden lurzatietan barna igaro behar dela. Sustatzaileak adierazten du azpiegiturak abelbideen zortasun-eremuan baimentzen ahalko direla, bere ustez proiektua onura publikokoa dela deklaratzeko ezaugarriak dituen azpiegitura bat delako (gas sarea). Alesbesen eta Caparroson indarrean dauden hirigintza-plangintzen arabera ere jarduketa baimendu daitekeela uste du.

2. Bidaltzaileak alegatu du Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren atarian jendaurrean jarritako dokumentazioan ez dela ageri ingurumen-dokumentua. Horri buruz esan beharra dago proiektuak ingurumen-ebaluazio sinplifikatua bete behar duela, eta ez dela beharrezkoa ingurumen-dokumentua jendaurrean jartzea.

3. Alegazio-egilearen iritziz, proiektu honen inpaktuak biogas-instalazioaren proiektukoekin batera ebaluatu behar dira, eta, inpaktu garrantzitsuak dituenez, ingurumen-ebaluazio arruntaren prozeduraren bidez izapidetu beharko litzateke, eta ez prozedura sinplifikatuaren bidez. Horri buruz adierazi behar da Nedgia Navarra SAk egin beharreko jarduketaz ingurumen-ebaluazio sinplifikatua egin behar dela, Ingurumen-ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen II. eranskinaren arabera.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari aurkeztutako alegazioak, bestalde, kontuan hartu dira ingurumen-inpaktuaren txostena izapidetu denean, zeina Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 437E/2025 Ebazpenaren bidez egin baita.

II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

1. txostena.–Navarra de Servicios y Tecnologías SAUk (Nasertic), 2025eko urtarrilaren 22an, adierazi zuen ezen, bidalitako proiektuaren separata aztertu ondoren, ez duela eragozpenik proiektua baimentzeko.

Erantzuna: 2025eko martxoaren 13an, sustatzailea ados agertu zen Nafarroako Servicios y Tecnologías SAU (Nasertic) sozietatearen txostenarekin.

2. txostena.–Caparrosoko Udala.

Caparrosoko Udalak, 2025eko otsailaren 18an, honako hau adierazi zuen:

–Lurpeko kanalizazioaren trazadura bat dator abelbide batekin (9. iraganbidea), eta lurzoru hori honela ageri da udal plangintzan: babestu beharreko lurzoru urbanizaezina, kultura-balioa duen lurzorua, abelbideak, eta hirigintza araudi partikularreko 21.2 artikuluan ezarritako babes-araubidea du.

–Proiektua bat dator hirigintza-baldintzekin, eta adierazten du gai horretan eskumena duen erakundeak eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak xedatzen dutena beteko dela.

Erantzuna: 2025eko martxoaren 13an, sustatzailea ados agertu zen Caparrosoko Udalaren txostenarekin.

III. ERANSKINA.–PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Katastroko erreferentzia

Lur mota / laborea

L

(m)

BZa

(m²)

ABOa

(m²)

JOOa

(m²)

Caparrosoko Udalaren herri-lurrak / Hibridación Termosolar Navarra SL

Caparroso

17

103

310000000002225335PH

Eraikuntza

5

15

109

36

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Caparroso

17

267

310000000002320305XX

Altxonbidea

406

1218

3995

1

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Alesbes

7

17

310000000001427946OX

Altxonbidea

19

58

194

0

Invest Terra Green SL

Alesbes

7

22

310000000002330539UH

Ureztalurretako alorra/Larreak

237

711

4908

0

Invest Terra Green SL

Alesbes

7

23

310000000001427948AQ

Ureztalurretako alorra/Larreak

0

0

1621

0

Valle de Odieta SCL

Alesbes

7

35

310000000002212954QZ

Ureztalurretako alorra/Bidea

4

11

396

0

Trenbide Azpiegituren Administratzailea

Alesbes

7

46

310000000002212965OY

Elkorra (AHLa)

217

651

1729

0

Trenbide Azpiegituren Administratzailea

Alesbes

8

91

310000000002212982BJ

Elkorra (AHLa)

62

166

295

0

Valle de Odieta SCL

Alesbes

7

25

310000000001427950PM

Ureztalurretako alorra/Elkorra

743

2224

7742

0

Nafarroako Autobideak SA / Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea)

Alesbes

7

26

310000000001427951AQ

Larreak eta zuhaitzak

27

81

0

0

Nafarroako Autobideak SA / Nafarroako Foru Komunitatea (Autobidea)

Alesbes

1

465

310000000001426275PM

Larreak eta zuhaitzak

15

45

0

0

Valle de Odieta SCL

Alesbes

1

459

310000000002196487WI

Ureztalurretako alorra/Larreak

881

2644

8899

0

Valle de Odieta SCL

Alesbes

1

701

310000000001426398UB

Ureztalurretako alorra

0

0

655

0

Tomas Javier Gaytan De Ayala Domínguez

Alesbes

1

426

310000000001426271YL

Ureztalurretako alorra

0

0

918

0

Villar Segura Muñoz

Alesbes

1

940

310000000001426444JU

Ureztalurretako alorra

0

0

51

0

Jesus Aranda Aznar

Josefina Aranda Aznar

María Felicidad Aranda Aznar

Alesbes

1

477

310000000001426286KI

Belardia/Elkorra

0

0

430

0

Jesus Aranda Aznar

Josefina Aranda Aznar

María Felicidad Aranda Aznar

Alesbes

1

971

310000000002389146RS

Larreak

0

0

216

0

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Alesbes

1

20

310000000002330504RD

Altxonbidea

915

2744

9044

0

L = luzera. BZa = bide zorra. ABOa = aldi baterako okupazioa. JOOa = jabari osoko okupazioa (balbulak eta injekzio modulua).

Iragarkiaren kodea: F2610679