165. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdiko probaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1321/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen zerbitzu orokorretako ehun eta berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko. Deialdi horren barruan, María Victoria Saldías Garisoain andreak, Luis Pérez-Nievas Pérez jaunak, Sergio Arnedo Sánchez jaunak, José Javier Duque Ancheta jaunak, Roberto Bueno Gómez jaunak, Itziar Estella Mendive andreak, Samuel Restituto Blanco jaunak, Mikel Esparza Martínez jaunak, Raquel Alcalá Navascués andreak eta Ivan Alcalde Susperregui jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute probaren behin betiko emaitzen aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2610958