1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
6504E/2026 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, bete gabe uzten dituena Nafarroako Foruzaingoko inspektore plaza batzuk berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak.
Barneko zuzendari nagusiak uztailaren 1ean eman 5930E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko inspektore plaza batzuk berariazko lehiaketa bidez betetzeko.
Ebazpen hori 2026ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 21ekoan, eta 15 egun naturaleko epea ireki zen eskaerak aurkezteko.
Eskaerak aurkezteko epea amaituta eskaerarik jaso ez denez, bidezkoa da ebazpen bat ematea lehiaketako plazak bete gabe uzteko, deialdiaren 6.3 oinarrian xedatutakoarekin bat.
Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala esleitzen baitizkit otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak,
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe uztea Nafarroako Foruzaingoko inspektore plaza batzuk berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plazak, lehiakiderik ez egoteagatik (deialdia onetsi zen Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 5930E/2026 Ebazpenaren bidez).
2. Lekualdatze lehiaketan hutsik deklaratzea plaza huts hauek: 5199, 5201, 5204, 5621, 5622, 5623, 5625, 5940, 5942, 7752, 7995, 7996, 8163, 10205, 10206 eta 10600, guztiak Foruzaingoko Buruzagitzari atxikiak.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegora, Barneko Giza Baliabideen Zerbitzura eta izendatutako epaimahaikideei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 14an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2611174