2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Desjabetzea, "Hondakin urak araztea, Olexoan" proiektuan. Behin betiko onespena
Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2025eko urtarrilaren 22an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
Lehenbizikoa.–Onestea "Hondakin urak araztea, Olexoan" proiektua ("CONSIGNA" Nafarroako Gobernuaren proiektu biltegian erregistratuta dago erreferentzia hauekin: lokalizatzailea: 50086; gakoa: MT8G7WEQM1) eta ukitutako ondasun eta eskubideen hasierako zerrenda.
Bigarrena.–Aitortzea eta deklaratzea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenari loturik baitaude.
Hirugarrena.–Jendaurrean jartzea proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Ukituak direla uste duten guztiek egoki jotzen dituzten ohar edo alegazioak egiten ahalko dituzte, bai eta datuak idatziz aurkeztu ere, jendaurrean jarritako zerrendan egon litezkeen akatsak zuzentzeko. Horiek guztiak Jurramendiko Mankomunitatearen helbidera bidali behar dituzte (Bell-Viste kalea 2, Lizarra) eta Olexoako Udalaren helbidera; haren egoitzetan proiektuaren kopia bat egonen da, interesdunen eskura.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta aipatutako Udalaren ediktu tauletan.
Onespen horren iragarkia argitaratu zen 2026ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an, data bereko Diario de Navarra egunkarian eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta Olexoako Udalaren iragarki-tauletan.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluarekin, eta aintzat hartuz Jurramendiko Mankomunitateak desjabetzeko ahala erabil dezakeela, hala adierazten baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 47.4 eta 29. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluan, bidezko da behin betiko onestea desjabetze-espedientea.
Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2026ko maiatzaren 20an egin bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1. Behin betiko deklaratzea "Hondakin urak araztea, Olexoan" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu beharra.
2. Ukitutako ondasunen eta eskubideen titularren behin betiko zerrenda onestea, haiekin eginen baitira desjabetzeko espedientearen ondorengo izapideak.
3. Erabaki horiek argitara eta jakinaraz daitezela agintzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluaren arabera.
4. Halaber, Nafarroako Gobernuari eskatzea proiektua presakoa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren ondorioetarako.
Lizarran, 2026ko abuztuaren 4an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.
UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
UDALERRIA | FINKA | JABETZA | LABOREA | ZORTASUNA (m²) | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA (m²) |
Olexoa | 1. poligonoa, 178 B lurzatia | Olexoako Udalaren herri-lurrak | Larreak | 194,10 m² | 550,42 |
Iragarkiaren kodea: L2610740