164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Apartamentu turistikoetarako egokitzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea jendaurrean izanen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukitutakoek espedientea azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin ezarrita dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen aipatu foru legea garatzeko erregelamendua).

Espedientea aztertzen ahalko da aipatu epean Esako udaletxean (René Petit kalea 9, 31410 Esa), jendaurreko ordutegian.

Sustatzailea: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

Jarduera: Leireko San Salbatore monasterioko ostatua. 2. fasea: egokitzea, apartamentu turistikoetarako.

Tokia: Esako 1. poligonoko 403. lurzatia.

Esan, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2611159