2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 890. lurzatian. Hasierako onespena
Villatuertako Udaleko alkatearen abuztuaren 6ko 122/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Lal jaunak eta Lezaun andreak sustatua, Villatuertako 1. poligonoko 890. lurzatiaren hirigintza-ezaugarrien aldaketaren izaera eta irismena definitzeko (Villatuertako Correo kaleko 5 zenbakian dago lurzati hori). Helburua da familia bakarreko etxebizitza bat lurraren kontra gauzatzea, kontuan hartuta lurzati horren eta aldameneko etxebizitzen salbuespenezko baldintza topografikoak, eta, zehazki, AR-1eko araudi partikularraren 5. eta 16. artikuluak aldatzea.
Erreferentziako espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Villatuertan, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2610949