164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alesbesko alkateak, 2026ko abuztuaren 7an, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean.

Ikusirik honako arau hauek ezartzen dutena, eskumenak beste baten esku uztearen arloan: 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta harekin bat datozenak (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez ezarri zen Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Alesbesko Udaleko zinegotzi Ana Cirauqui Martinezi ahalmena eskuordetzea 20260730/025387 espedientean izapidetutako ezkontza zibila egiteko; ezkontza 2026ko abuztuaren 22an egitekoa da.

Bigarrena.–Jakinaraztea zinegotzi horri eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetze honek indarra izan dezan, hartzaileak bere adostasuna agertu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, baldin hartzaileak ez badu espresuki adierazten ez dagoela ados, ebazpen hau jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean.

Hirugarrena.–Aurreko apartatuan xedatutakoa ebazpen honen dataren biharamunean jarriko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkuran, jakinaren gainean jartzeko.

Alesbesen, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2610979