164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Borondatezko birpartzelazio-proiektua, Elorzko 2. areako UE-2.1 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 5eko 2026-1138 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen borondatezko birpartzelazio-proiektu bat Elorzko 2. areako UE-2.1 exekuzio-unitatean, Montserrat Pérez Afonsok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noainen (Elortzibar), 2026ko abuztuaren 6an–Jarduneko alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2610960