164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2610873