164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal ordenantza, autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta horietan gaua ematea arautzen duena. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Azkoienen autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua ematea arautzen duen udal ordenantzan.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2026ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2610857