164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal ordenantza, arautzen duena, batetik, babes- eta ixte-elementuak jartzea zezen-ikuskizun herrikoien ibilbidean eta, bestetik, ikuskizun horien funtzionamendua. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, honako ordenantza hau: udal ordenantza, arautzen duena, batetik, babes- eta ixte-elementuak jartzea Azkoiengo zezen-ikuskizun herrikoien ibilbidean eta, bestetik, ikuskizun horien funtzionamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2610812