2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Ordenantza, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen erabilera. Hasierako onespena
Udal honek, 2026ko abuztuaren 6an egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau: ordenantza, arautzen duena ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen erabilera.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.
Espedientea ikusgai dago Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:
https://transparencia.animsa.es/P3117600A
Murchanten, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2610950