164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, arau subsidiarioen hirigintzako arauen 4.3.2 artikuluan. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea determinazio egituratzaileen aldaketa bat indarrean diren arau subsidiarioen hirigintzako arauen 4.3.2 artikuluan. Suescun Puerta Álvaro, Puerta Valverde M. A. sozietate zibila da sustatzailea.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan xedatuarekin, 77.2 artikuluari lotuta (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du aldaketa egituratzailearen espedientea, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura geldituko da izapidetutako administrazio espedientea, Udalaren Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean.

Miranda Argan, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2610880