2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Ordenantza, janari zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituena Virgen del Castillo zahar-egoitzako egoiliar ez direnentzat. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: Virgen del Castillo zahar-egoitzako egoiliar ez direnentzako janari zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Miranda Argan, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, M.ª Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2610879