164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Urbanizazio-proiektua API-I unitatean. Hasierako onespena

Aditzera ematen da ezen, 2026ko uztailaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi dela urbanizazio-proiektu bat Martzillako API-I unitatean, Irakaskuntzako Ama Kontzepzionista Misiolariek eta Martzillako Udalak sustatua. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedaturikoa betetzeko (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Martzillan, 2026ko uztailaren 4an.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2610690