2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Zati baten okupazioa 9. poligonoko 24. lurzatian. Jendaurrean jartzea
Lesakako Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, Lesakako udalerriko 9. poligonoko 24. lurzatiko E azpipartzelaren 169,00 m² (herri-lurrak) okupatzeko espedientea. Helburua da 10 erlauntz jartzea. Proiektua Josune Otxoteko Irastoza andreak sustatu du. Orobat, lurren okupazioa gidatuko duten baldintzen orria onetsi da, espedientean ageri den dokumentazioarekin bat etorriz.
Erabakia eta aipatutako espedientea 15 egun baliodunean egongo dira jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki irizten dieten alegazio edo erreklamazioak jar ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea igorriko zaio herri-ondasunen arloan eskumenak dituen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuari, onets dezan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Lesakan, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Ladis Satrustegi Alzugarai.
Iragarkiaren kodea: L2610876