164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Atondoko 8. poligonoko 123. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko abuztuaren 5eko 176. Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat Atondoko 8. poligonoko 123. lurzatian, Javier Luis eta Álvaro Cía Garcíak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Itzan, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2610941