2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Urbanizazio-proiektua UD-5 unitatean. Jendaurrean jartzea
Funesko Udalak, alkatearen 2026ko abuztuaren 6ko 2026-0873 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Funesko UD-5 unitatean. (TABOADA Grupo Alimentario SLU).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, ediktua argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan. Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da, nahi duenak azter dezan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, idatziz, Udalaren erregistro orokorraren bidez.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Funesen, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkate udalburua, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2610945