164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Usategiak enkantean

Enkante publikoa eginen da, "ahozko posturen" bidez, errentan emateko usategiak, zehazki minus 2 zenbakitik (-2) 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak, paseko usoa harrapatzeko ohiko moduan, 2026-2027rako denboraldian, Baraibarko udal-mugartean, NA-10443 matrikuladun ehiza barrutian.

Irailaren 5ean eginen da enkantea, eguerdiko hamabietan, Baraibarko Kontzejuaren aretoan.

Enkante horretan adjudikatzen ez diren usategiekin beste enkante bat eginen da irailaren 12an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategiekin hirugarren enkante bat eginen da, bigarrenaren ondotik.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar ikusgai daude baldintza-agirian, Baraibarko Kontzejuaren Alkatetzan eta www.baraibar.eus web-orrian, aztertu nahi dituenaren eskura.

Baraibarren, 2026eko abuztuaren 7an.–Kontzejuko burua, Maite Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2610961