2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Ordenantza, arautzen dituena gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa. Hasierako onespena
Andosillako Udalak, 2026ko uztailaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: ordenantza, arautzen dituena gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa.
Erabakia jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzan eginiko aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Andosillan, 2026ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2610875