164. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Oposizio-lehiaketa, gerokultoreen bi plaza betetzeko, lan-araubide finkoan, Virgen del Portal egoitzan (plazetako bat errelebo-kontratuaren bidez beteko da). Akats zuzenketa

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 4an egin bilkuran, deialdi baten oinarriak onetsi zituen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultoreen bi plaza, lan-araubide finkoan, Alesbesko Virgen del Portal egoitzan. Plazetako bat errelebo-kontratuaren bidez beteko da.

Akatsen bat atzeman da horietan, zehazki, deialdiaren 1.5 puntuan, lanpostuak dituen eginkizunak zerrendatzen diren atalean. Beraz, akatsa zuzentzen da.

Honako hau aipatzen den puntua ezabatzen da: "Garraio-ibilgailua gidatuko du ezarritako ibilbideetan".

Honako hauek aipatzen diren puntuak ordezten dira: "Instalazioak garbituko ditu", "Behar izanez gero, garbiketa- eta ikuztegi-lanak eginen ditu" eta "Jantoki-officeko lanak eginen ditu eta arreta berezia jarriko du erabiltzen dituen materialetan". Honako hauekin ordezten dira, hain zuzen:

–Ohiko garbiketarako berariaz kontratatutako langileak inola ere ordeztu gabe, tresnen, arroparen eta gelen garbiketa eta higienea egiten ahalko du, zerbitzuko inguruabarrek hala eskatzen dutenean.

–Erabiltzaileen tresnak garbitzea eta mantentzea, laguntza ematea gelak ordenatuta edukitzeko, arropa jasotzeko, hura garbitegira eramateko, erabiltzaileen arropa pertsonalaz arduratzea eta oheak egitea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera, ezarritako kalitate-irizpideekin bat, halako eran non mihiseria garbi, zimurrik eta hezetasunik gabe eta posizio egokian geldituko baita, arreta berezia jarriz gorputz-tolesturei eta arrisku bereziko beste eremu batzuei, betiere erabiltzailearen intimitatea errespetatuz.

Alesbesen, 2026ko abuztuaren 11n.–Ángela Pardo, Virgen del Portal egoitzako Batzarreko idazkaria.

Iragarkiaren kodea: L2611040