2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Etxarri Aranatz
Izangaien zerrenda bat osatzea, hautaproben bidez, kultura teknikarien lanpostua aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko, Nafarroako zenbait udaletan sortzen diren beharrak betetzeko, haien artean sinatutako kudeaketarako udal arteko hitzarmenean oinarrituta
Hitzarmena sinatu duten udaletako osoko bilkuretan hartutako erabakien bidez, hitzarmena onartu zen Viana, Azagra, Bera, Murchante, Baztan, Agoitz, Lizarra, Aranguren, Olazti, Tafalla, Burlata, Lesaka, Antsoain, Zizur Nagusi, Lodosa eta Leitzako Udalek Etxarri Aranazko Udalari egindako kudeaketa-esleipena bideratzeko, kultura teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaien zerrenda deitu, hautaprobak egin eta kudeatzeko, sortzen diren beharrizanak betetzeko hitzarmenari atxikitako udalek kontrata ditzaten.
Etxarri Aranazko Udaleko Alkatetzak 2026ko uztailaren 29an emandako ebazpenaren bidez, deialdi hau onartu da:
Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, hautaproben bidez, kultura teknikarien lanpostua aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko, Nafarroako zenbait udaletan sortzen diren beharrak betetzeko, haien artean sinatutako kudeaketarako udal arteko hitzarmenean oinarrituta.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Etxarri Aranazko Udalaren web orrian argitaratuko dira (https://www.etxarriaranatz.eus/).
Etxarri Aranatzen, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2610610