2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
Oposizio-lehiaketa, gerokultoreen bost plaza betetzeko. Izendapena
Castejóngo Udaleko alkateorde Javier Pérez Echevarrietak, 2026ko abuztuaren 10eko sinaduraren eskuordetza baliatuta, ebazpen bat eman du, izangai batzuk funtzionario eta langile lan-kontratudun finko izendatzeko. Gerokultoreen 5 plaza beteko dituzte, Udalari atxikitako Solidaridad egoitza mistoan aritzeko.
Alkateak, 2026ko apirilaren 9an emandako 314/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, Solidaridad egoitza mistoko bost plaza huts betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Plaza horietako bi funtzionarioenak dira, eta beste hirurak lan-kontratudun finkoenak.
Alkatearen ebazpen hori 2026ko 84. 2026. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ean.
Hautapen-prozesua bideratu eta epaimahaiak alkateari izendapen-proposamena egin ostean, amaitutzat jo da merezimendu-lehiaketa. Hala, puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek nortasuna frogatu dute, bai eta hautapen-prozesuaren oinarrietan eskatzen diren titulu akademikoak dituztela ere.
Beraz, izangaiek oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da ebazpena ematea, lanpostuez jabetzeko proposatutako hautagaiak izendatzeko.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek izendatzea Castejóngo Udalari atxikitako Solidaridad egoitza mistoko funtzionario:
–Ania Abreu Miranda, gerokultoreen lanpostuan (33. plaza zenbakia). D maila.
–Yolanda Valles Gutiérrez, gerokultoreen lanpostuan (39. plaza zenbakia). D maila.
Honako izangai hauek izendatzea Castejóngo Udalari atxikitako Solidaridad egoitza mistoko langile lan-kontratudun finko:
–Luis Aroca Rodríguez, gerokultoreen lanpostuan (49. plaza zenbakia). D maila.
–María Nieves Arteaga Burgaleta, gerokultoreen lanpostuan (999. plaza zenbakia). D maila.
–María del Pilar Mendoza Pérez, gerokultoreen lanpostuan (998. plaza zenbakia). D maila.
2. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Izendatuek abuztuaren 20an jabetu beharko dute plazaz, 09:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Salbuespena izanen da izangaiak aldi baterako ezintasun-egoeran egotea; kasu horretan, medikuaren alta jaso eta hiru eguneko epean jabetu beharko dute plazaz.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu beharko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Castejónen, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkateordea (sinatzeko eskuordetza bidez), Javier Pérez Echevarrieta.–Idazkaria, Cecilio Fernández Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2611160