2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026-2027 aldirako. Jendaurrean jartzea
Cintruénigoko Udalak, 2026ko uztailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Cintruénigoko Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2026-2027 aldirako.
Plan estrategikoaren edukia osorik dago argitaratuta Cintruénigoko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:
https://cintruenigo.sedelectronica.es/transparency
Hartutako erabakia betez, iragarki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, onetsitako tresnari publizitatea emateko, bete beharrez azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan xedatutakoa (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Cintruénigon, 2026ko uztailaren 31n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2610647