162. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko, kontzejuarenak diren bideak konpondu, mantendu eta leheneratzeko, 2026an. Laburpena

DDBN kodea: 923216.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/923216).

Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea Berriobeitiko Udalak sustatutako dirulaguntza bat aitortzeko, kontzejuarenak diren bideak konpondu, mantendu eta leheneratzeko. Dirulaguntza eskatzen ahalko dute Berriobeitiko udalerriko kontzejuek.

Eskabideak aurkezteko epea 2 hilabetekoa izanen da, deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.

Dirulaguntza eskatu eta justifikatzeko dokumentazio guztia aurkeztuko da Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.berrioplano.es/eu/).

Berriobeitin, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2610677