162. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 283. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2026ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-­jarduketarako plan berezi bat 4. poligonoko 283. lurzatian. Altsasuko Udalak sustatu du aipatu plana.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 61. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Altsasun, 2026ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2610933