2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Eskumenak eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Olaztiko Alkateak 250. Ebazpena eman zuen, 2026ko uztailaren 31n, 01/2026 ezkontza zibilari buruz, zeina eginen baita 2026ko irailaren 5ean, Olaztiko udaletxean. Horretarako baliatu zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak eta hurrengoek emaniko ahalmenez, bat etorrita, halaber, Ezkontza Zibilak arautzen dituen abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin, loturik baitago Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin.
Lehena.–José Manuel Armendáriz Catalán Udal honetako zinegotziari eskuordetzea 01/2026 ezkontza zibila egiteko eskumena. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da ezkontza, 2026ko irailaren 5ean, 13:00etan.
Bigarrena.–Ebazpen hau José Manuel Armendáriz Catalán zinegotziari jakinaraztea, bai eta ezkongaiei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.
Olaztin, 2026ko uztailaren 31n.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2610663