2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1215. lurzatian (lehenago, 793 A lurzatia). Behin betiko onespena
Murchanteko Udalak, 2026ko abuztuaren 6an egin osoko bilkura berezian, erabaki du:
Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia aldatzeko proiektua Murchanteko 2. poligonoko 1215. lurzatian (lehenago, 793-A lurzatia). Sustatzailea Ucar Albañileria y Obras SL da.
Bigarrena.–Espediente osoa lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko departamentu eskudunari bidaltzea, egindako txostenekin batera, gehienez ere hamar eguneko epean, onespen hau ematen denetik zenbatzen hasita, kontrola dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 72.4 artikulua), eta Nafarroako Planeamenduaren Erregistroan inskriba dadin, Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 5.2.b) artikuluaren arabera.
Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, barnean sartutako hirigintza arauekin batera.
Laugarrena.–Ahalmena ematea alkate udalburuari, behar diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekiena betearazteko.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintza-araudia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Murchanten, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, Macario Manuel Jarauta Simón.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2610955