162. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GELBENTZUKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Gelbentzuko (Odieta) Kontzejuko Batzarrak, 2026ko uztailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gelbentzuko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinean hartutako erabakia behin betiko onetsita geldituko da.

Gelbentzun (Odieta), 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Irure Ibero.

Iragarkiaren kodea: L2610609