162. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 54. lurzatian. Behin betiko onespena

Goizuetako Udalak, 2026ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 4. poligonoko 54. partzelaren gaineko xehetasun-azterlana, Nagusia 73ko Jabekideen Elkargoak sustatutakoa eta Lucia Zubiaurre Muguruza arkitektoak idatzitako eta sinatutakoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Goizuetan, 2026ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2610657