162. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Eulateko Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Indargabetzearen hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an. Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Eulaten, 2026ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2610962