2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
26-01224 gora jotzeko errekurtsoa, ordenantza honen behin betiko onespenaren aurkakoa: Taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren aldaketa
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Idoya Villegas Urabayenek, Javier López Álvarezen eta beste batzuen izenean eta haien ordez, 26-01224 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela, Lizarrako Udalaren 2026ko maiatzaren 7ko erabakiaren aurka (erabaki horren bidez behin betiko onesten zen Taxi zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa).
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (beren eskubidearen aldekoa dela uste badute), 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2026ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2610602