162. ALDIZKARIA - 2026ko abuztuaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoaren araudian. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2026ko maiatzaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoen araudian.

Iragarkia argitaratu zen 2026ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Jarraian testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazolatzen, 2026ko uztailaren 22an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ZIZUR ZENDEAKO UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAREN ARAUDIA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraituz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak) eta babes harturik haren 28. artikuluan xedatua.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga egitatea da Zizur Txikiko eta Asteraingo kirol instalazioetara sartzea eta horiek erabiltzea. Instalazio horiek, hain zuzen, Zizurko Udalarenak dira.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Prezio publikoak ordaindu beharko dituzte Zizur Zendeako Udalaren kirol-instalazioetara sartzen direnek edo instalazio horiek erabiltzen dituztenek; hau da, Zizur Txikian eta Asterainen dauden horiek.

Tarifak

4. artikulua. Tarifak arau honetako prezio publikoen eranskinean ageri dira.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Sarrera pertsonala eta besterenezina da; hau da, bi pertsona ezin dira sarrera berarekin sartu instalazioetan.

6. artikulua. Instalazioetara sartzeko urteko kuota sei hilean behin edo urtean behin ordainduko da. Gainerako kuotak ordainketa bakar batean pagatuko dira.

Gimnasioa urte osoan erabiltzeko abonua eta alta noiznahi egiten ahal da, baina urteko kuota osorik ordaindu beharko da.

7. artikulua. 3 urtetik beherako haurrak doan sartuko dira.

8. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan abonatu gisa alta emanda egotea baliozkoa izanen da dagoen urteko abenduaren 31ra arte, alta indarrean noiz sartu den aintzat hartu gabe.

Instalazioetako baja abenduaren 31 baino lehenago egin beharko da idatziz, salbu eta gimnasioan hiruhilekoko abonua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago egin beharko baitute baja.

Hala izan ezean, ulertuko da abonatu gisa jarraitu nahi duela hurrengo eperako, eta zuzenean berrituko da, eta, hortaz, kasuan kasuko prezio publikoa kobratuko.

Erroldatu gabeek baja ematen badute, kirol instalazioetako abonatuen izaera galduko dute, eta berriz ere instalazioetan alta emateko, ordaindu beharko dute altaren edo matrikularen kuotari dagokion zenbatekoa.

Abonatu kuotaren ordainagiriren bat itzultzen bada, adierazten den moduan eta epean ordaindu beharko da. Ezarritako epean ordaintzen ez badira, kasuan kasuko txartelei baja emanen zaie zuzenean.

9. artikulua. Norbaitek baja ematen badu instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean ordaintzeke daukan zorra ordaindu beharko du.

10. artikulua. Automatikoki emanen zaio baja urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen erabiltzaileari edo ordaintzen ez dituenari.

11. artikulua. Ikastaro edo jarduera batean izena ematean, ikastaro osoaren kuota osorik ordaindu beharko da, Udalak ezarritako zatikatzea gorabehera. Ordaintzen ez diren kuotak kasuan kasuko legezko bidetik kobratuko dira.

12. artikulua. Urteko abonuak edo udako bonuak erabiltzen ahalko dira bai Zizur Txikiko bai Asteraingo instalazioetan, eta urte osorako izanen dute balioa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte).

13. artikulua. Udako denboraldirako kortesiazko bonuak denboraldi horretan erabiltzeko dira. Gimnasiorako kortesiazko bonuak, aldiz, urte osoan zehar erabiltzen ahalko dira.

14. artikulua. Udako denboralditzat hartzen da igerilekuak irekita dauden aldia.

15. artikulua. Udako denboraldian, abonatuentzat eta abonatu gabeko erroldatuentzat baino ez dira erreserbatuko instalazioak.

16. artikulua. Kirol instalazioetan egun arrunt batean sartzeko sarrerak edo kortesiazko sarrerak ez dakar berekin gune batzuk erabiltzeko eskubidea, hain zuzen ere, arau honetan araututako erabilera dela-eta berariazko prezioa ordaintzea eskatzen duten guneak. Horiek erabiltzeko, bada, ezarritako prezioa ordaindu beharko da.

17. artikulua. Zizur Nagusian erroldatuek, betiere Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioetan 2008a baino lehenagotik badaude abonatuta, Zizur zendean erroldatuentzako ezarritako kuotak ordainduko dituzte.

18. artikulua. Zizur zendean erroldatutako familien kasuan, baldin eta haien seme-alabak, zaintza arrazoiak tarteko, ez badaude erroldatuak Zizur zendean, erroldatutzat hartuko dira instalazioetan sartzeko.

19. artikulua. Zizurko eta Asteraingo kirol anitzeko pista taldean erabiltzeko, bai eta pilotan taldean jokatzeko ere, nahitaezkoa izanen da tokia erreserbatzea.

Erreserba hori abonatuek edo abonatu gabeko erroldatuek soilik egiten ahalko dute.

Erreserba egiteagatik ezarritako ordainketa ez ezik, arau honetan erregulatutako pertsona bakoitzeko zenbatekoa ere ordaindu beharko dute abonatu gabeek.

20. artikulua. Zizur zendean erroldatutakoek eta Zizur zendean dauden erkidego edo elkarteek soilik erabiltzen ahalko dituzte kiroldegietako aretoak.

21. artikulua. Zizur Txikiko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako alokatzeari dagokionez, irizpide hauei jarraituko zaie:

1. Aplikatuko zaie zentro zibikoak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei, betiere haien jarduerak unean unekoak eta iraupen aldakorrekoak badira.

2. Unean uneko sarbidea ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.

3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila ebaluatuko du irizpide objektibo gisa; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi-asmorik ez izatea.

22. artikulua. Gimnasioko hiruhilekoko abonuak kuota ezberdina izanen du udako aldian: "udako abonua + gimnasioa" tarifa aplikatuko da.

23. artikulua. Osoko bilkuraren erabakiaren bidez hitzarmen partikularrak egiten ahalko dira erakunde publiko edo pribatuekin, baldin eta hezkuntza, kirol eta prestakuntza xedeekin erabiltzen badituzte instalazioak. Horretarako eskabidea aurkeztu behar dute Udalaren erregistroan.

Indarrean jartzea

24. artikulua. Prezio publikoen arau hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Prezio publikoak.

1. Urteko sarrera kuotaren zenbatekoa ordainketa bakarrean ordainduko da, edo zenbateko bereko hiru ordainketa zatikatutan, ahal dela banku helbideratzearen bidez. Lehenengoa, urtarrilean; bigarrena, ekainean.

2. Kirol instalazioetako urteko abonuaren prezioa berbera da beti, inskripzioa noiz formalizatzen den gorabehera, eta lauhileko bati dagokion zenbatekoa soilik kobratuko da, baldin eta udako denboraldia amaitu ondoren egiten bada alta.

3. Erroldatuta ez daudenentzako alta-kuota berbera da beti, inskripzioa noiz formalizatzen den gorabehera.

4. Edozein modalitatetan abonuak edo sarrerak eskuratzeko, erabiltzailea dagokion taldeari atxikiko zaio, kasuan kasuko urteko abenduaren 31n duen adinaren arabera.

5. Kirol instalazioetara sartzeko altaren kuota (matrikula) soilik ezarriko zaie Zizur zendean erroldatu gabekoei. Kuota hori ordainketa bakarrean ordainduko da alta ematen den unean. Baja ematen denean, matrikularako eskubidea galduko da.

6. Ordainketa behar duten instalazioen erreserbak kobratu eginen dira, baldin 12 orduko aurrerapenarekin ezeztatzen ez badira.

Udalaren kirol instalazioetan sartzeko eta haiek erabiltzeko prezio publikoak hauek dira:

I.–Erroldatuak:

A.–Kirol instalazioetara sartzea:

1. Altaren kuota: 0 euro.

2. Kiroldegian sartzeko urteko abonua:

–3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 75 euro.

–Helduak: 132 euro.

–Erretiratuak edo pentsiodunak: 75 euro.

3. Txartelaren kopia: 5 euro.

B.–Udako bonuak eta sarrerak:

–Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 60 euro.

–Udako bonu osoa, helduak: 90 euro.

–Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 60 euro.

–Udako bonu osoa eta gimnasioa, 16 urtetik gorakoak: 105 euro.

–Udako bonu osoa eta gimnasioa, erretiratuak edo pentsiodunak: 73,50 euro.

–Laneguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 4 euro.

–Laneguneko sarrera, helduak: 6 euro.

–Laneguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 4 euro.

–Jaieguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 6 euro.

–Jaieguneko sarrera, helduak: 10 euro.

–Jaieguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 6 euro.

II.–Erroldatu gabeak:

A.–Kirol instalazioetara sartzea

1. Altaren kuota: 98 euro.

2. Kiroldegian sartzeko urteko abonua:

–3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 132 euro.

–Helduak: 198 euro.

–Erretiratuak edo pentsiodunak: 132 euro.

3. Txartelaren kopia: 5 euro.

B.–Udako bonuak eta sarrerak:

–Udako bonu osoa, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 105 euro.

–Udako bonu osoa, helduak: 130 euro.

–Udako bonu osoa, erretiratuak edo pentsiodunak: 105 euro.

–Udako bonu osoa eta gimnasioa, 16 urtetik gorakoak: 195 euro.

–Udako bonu osoa eta gimnasioa, erretiratuak edo pentsiodunak: 136,50 euro.

–Laneguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 7 euro.

–Laneguneko sarrera, helduak: 13 euro.

–Laneguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 7 euro.

–Laneguneko sarrera, erromesak: 4 euro.

–Jaieguneko sarrera, 3tik 17 urtera bitarteko haurrak: 10 euro.

–Jaieguneko sarrera, helduak: 16 euro.

–Jaieguneko sarrera, erretiratuak edo pentsiodunak: 10 euro.

–Jaieguneko sarrera, erromesak: 4 euro.

–Sarrerak ospakizunetarako: 2 euro.

III.–Abonatuentzako kortesiazko bonuak:

–Abonatuentzako kortesiazko bonuak, igerilekuko denboraldirako: arduradun heldu bat, 10 sarrerako bonua (70 euro).

–Gimnasiorako: arduradun heldu bat, 10 sarrerako bonua (70 euro).

–Padelerako: arduradun heldu bat, 10 sarrerako bonua (30 euro).

–Teniserako: arduradun heldu bat, 10 sarrerako bonua (30 euro).

–Asteraingo pilotalekurako, pilotan aritzeko: arduradun heldu bat, 10 sarrerako bonua (30 euro).

Kortesiazko bonuak, udako denboraldirako, gimnasiorako, padel eta tenis pistetarako, kirol anitzeko pistarako eta pilotalekurako: abonatuek soilik eskuratzen ahalko dituzte, eta urtean bonu bakar bat pertsona bakoitzeko.

Kortesiazko bonuak, udako denboraldirako, padel eta tenis pistetarako, kirol anitzeko pistarako eta pilotalekurako: bonu horien titular diren abonatuak sarreren onuradunekin batera joanen dira beti.

IV.–Kirol instalazioen erabilera:

A.–Abonatuak:

–Gimnasioa, urte osoan: 70 euro.

–Gimnasioa, hiruhilekoan: 30 euro.

(Hiruhilekoko gimnasioa aukeratzen dutenek ezin izanen dute urte osoko gimnasioko aukera erabili hurrengo urteko urtarrilaren 1era arte, salbu eta urteko kuota osorik ordaintzen badute).

–Sauna: euro bat erabilera bakoitzeko; urteko bonua, 40 euro.

–Jarduera birtualak: euro bat pertsona eta orduko.

–Padel pista: 0 euro pertsona eta orduko.

–Padel pistako argia: 2 euro orduko.

–Tenis pista: 0 euro pertsona eta orduko.

–Tenis pistako argia: 2 euro orduko.

–Asteraingo pilotaleku osoaren erreserba: 10 euro orduko.

–Asteraingo pilotalekuko argia: 2 euro orduko.

–Zizur Txikiko kirol anitzeko pistaren erreserba taldeentzako: 10 euro orduko.

–Zizur Txikiko kirol anitzeko pistako argia: 2 euro orduko.

B.–Abonatu gabeak:

–Gimnasioa, urte osoan: 250 euro.

–Gimnasioa, hiruhilekoan: 73 euro.

(Hiruhilekoko gimnasioa aukeratzen dutenek ezin izanen dute urte osoko gimnasioko aukera erabili hurrengo urteko urtarrilaren 1era arte, salbu eta urteko kuota osorik ordaintzen badute).

–Sauna: 2 euro erabilera bakoitzeko; urteko bonua, 50 euro.

–Jarduera birtualak: 5 euro pertsona eta orduko

–Padel pista: 8 euro pertsona eta orduko.

–Padel pistako argia: 4 euro orduko.

–Tenis pista: 8 euro pertsona eta orduko.

–Tenis pistako argia: 4 euro orduko.

–Pilotalekua (pilotan aritzeko), pertsona eta ordu bakoitzeko: 6 euro.

–Pilotalekua (taldeentzat), pertsona bakoitzeko, beste erabilera batzuetarako: 3 euro.

–Pilotalekua (taldeentzat), pertsona bakoitzeko, haurren ospakizunetarako: 2 euro.

–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista taldeentzat, kirol erabilera orokorrerako: 3 euro.

–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista taldeentzat, haurren ospakizunetarako: 1,5 euro.

C.–Elkarteak:

–Zizur Txikiko kirol anitzeko pista osoa (erreserba Zizur zendeako elkarteek soilik eska dezakete): 30 euro orduko.

–Zizur Txikiko kirol anitzeko pistako argia: 4 euro orduko.

–Asteraingo instalazioetako pilotalekua (erreserba Zizur zendeako elkarteek soilik eska dezakete): 30 euro orduko.

–Asteraingo instalazioetako pilotalekuko argia: 4 euro orduko.

–Zizur Txikiko bilera-gelak erreserbatzea: 20 euro orduko.

–Zizur Txikiko bilera-geletako argia: 4 euro orduko.

–Asteraingo futbol zelaia erreserbatzea: 100 euro orduko.

–Asteraingo futbol zelaiko argia: 10 euro orduko.

II. epigrafea.–Murrizketak.

–Murrizketa motak:

A1.–Familia ugari orokorrek edo familia gurasobakarrek %25eko hobaria izanen dute.

A2.–Kategoria bereziko familia ugariek %45eko hobaria izanen dute.

A3.–Legez aitortutako %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek %30eko hobaria izanen dute.

A4.–Legez aitortutako %65etik gorako desgaitasuna dutenek doan izanen dute.

A5.–Zizur zendeako kirol klubeko kideek %20ko hobaria izanen dute.

Monitore boluntarioei erroldatuen abonuen tarifak aplikatuko zaizkie, kirola sustatzeko hartutako arduragatik.

B1.–Abonatu gabeko erroldatuek %20ko hobaria izanen dute kirol instalazioak erabiltzeagatik (abonatu gabekoen prezioen gainean).

C1.–Errenta bermatuaren edo baliokide baten onuradunek %30eko hobaria izanen dute.

–Murrizketen aplikazioa:

1.–A1, A2, A3, A4 eta C1 epigrafeetako murrizketak bakarrik aplikatuko dira urteko kuotetan eta udako denboraldiko bonuetan; ez, ordea, kirol instalazioetan sartzeko eta erabiltzeko gainerako tarifetan.

2.–A5 epigrafeko murrizketak aplikatuko dira urteko kuotetan bakarrik.

3.–B1 epigrafeko murrizketak aplikatuko dira jarduera hauetan bakarrik:

a. Gimnasioa, hiruhilekoko kuota.

b. Jarduera birtualak, prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko.

c. Padel pistak, prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko eta argia ordu bakoitzeko.

d. Tenis pistak, prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko, eta argia ordu bakoitzeko.

e. Zizur Txikiko kirol anitzeko pista (taldeentzat), prezioa pertsona bakoitzeko eta kirol erabilerarako eta prezioa pertsona bakoitzeko eta haurren ospakizunetarako.

f. Asteraingo pilotalekua (pilotan aritzeko), prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko.

g. Asteraingo pilotalekua (taldeentzat), prezioa pertsona bakoitzeko kirol erabilerarako eta prezioa pertsona bakoitzeko haurren ospakizunetarako.

4.–Murrizketa mota guztiak honela eskatuko dira:

a. Alta egitean eskatuko dira.

b. Lehendik abonatuta zeudenak:

b.1. Azaroaren 15a baino lehen aurkeztutako eskabideak urte horretan bertan jarriko dira indarrean.

b.2. Azaroaren 16aren ondoren aurkeztutako eskabideek hurrengo urtean izanen dituzte ondorioak.

5.–A epigrafeko murrizketak eskatu nahi dituztenek eskabide bat aurkeztu beharko dute Udalaren erregistro orokorrean edo Udalaren kirol instalazioetan, dokumentazio honekin batera:

a. Familia ugariagatik murrizketa izateko, familia ugariaren titulua edo egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emandakoa, betiere jarraikiz Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak ezartzen duen familia ugariaren definizioari –maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legeak aldatu zuen aipatutako legea–. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia ugariaren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

b. Familia gurasobakarra izateagatik murrizketa izateko, familia gurasobakarraren egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak emana. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta familia gurasobakarraren egiaztagirian agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

c. Desgaitasunagatik murrizketa izateko, dokumentu ofiziala, adierazten duena zer desgaitasun maila duen. Murrizketa hori indarrean izanen da harik eta dokumentu horretan agertzen den balio-data iritsi arte. Epea bukaturik, berriz ere eskatu beharko da hobaria.

6.–Honela aplikatuko da C1 epigrafeko murrizketa:

a. Nahitaezkoa da edukitzea Zizur Nagusiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txosten bat familiaren egoera ekonomikoari buruz, hobaria aplikatu behar den ala ez zehazteko.

b. Txosten hori Zizur Zendeako Udalari igorriko zaio. Eskatzaileari ere txostenaren kopia bat emanen zaio.

c. Eskaerarekin batera honako hau aurkeztuko da: Errenta bermatua emateko ebazpena edo, antzeko diru-sarreren kasuan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txosten bat.

d. Murrizketa hori aplikatzeko, urtero aurkeztu beharko da a, b eta c ataletan aipatutako dokumentazioa. Urtean zehar erabiltzaileren baten egoera aldatzen bada, aldaketa hori gertatzen den hilabetetik aurrera dagokion prezio publikoa aplikatuko da.

7.–Murrizketak ez dira metagarriak izanen. Hortaz, murrizketarako eskubidea badago arrazoi batengatik baino gehiagorengatik, aukeratu beharko da haien artean zein aplikatuko den eta behar den dokumentazioa aurkeztu.

Iragarkiaren kodea: L2610156