2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN FRANCISCO JAVIER ZAHAR ETXEAREN MANKOMUNITATEA
2026ko lan publikoaren eskaintza
2026ko uztailaren 31n, Fustiñanako eta Cabanillasko San Francisco Javier Zahar Etxearen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Ikusirik 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespena eta aintzat harturik langileriaren arloan dauden beharrak.
Bat etorriz administrazio kontrataziorako zehaztutako epeekin, zeinak jasota baitaude abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurrien Legea) eta ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legean (Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituen Foru Legea), eta bat etorriz, halaber, plantilla organikoan dauden plaza hutsekin.
Aho batez, mankomunitateko buruaren botoa barne, honako hau erabakitzen da:
Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko lan publikoaren eskaintza. Honako plaza hauek ditu:
PLAZA ZK. | IZENA | SARBIDEA | EGOERA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
4 | Gerokultorea Lanaldi osoa | Oposizioa | Hutsik | Lan-kontratudun finkoa |
1 | Gerokultorea Lanaldi partziala | Oposizioa | Hutsik | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Eskaintza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Fustiñanan, 2026ko abuztuaren 6an.–Mankomunitateko burua, Estíbaliz Laraña Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2610934