2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Laborantzako herri-lurzatien banaketa
Interesdunei jakinaraztea ezen Udalbatzak, 2026ko uztailaren 23an, erabaki zuela hasiera ematea 2021eko urriaren 1eko Udalbatzaren erabakiaren aurka jarritako ofiziozko berrikuspenaren izapidetzeari. Erabaki horren bidez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu zen, eta laborantzako herri-lurzatiak banatzea erabaki zen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2026ko irailaren 17an emandako 245/2025 apelazioa ebazten duen epaia betez. Epai horrek berretsi egiten du Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 38/2025 epaia.
Santakaran, 2026ko uztailaren 28an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2610471