2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Longidako Udalak, 2024ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea Longidako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko prozedura.
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta udal webgunean, esteka honen bidez: https://longuida.sedelectronica.es/preview-document/21b2409d-e379-4cfe-a403-4f34cbe193b9/. Horrela, nahi duenak aurkezten ahalko ditu bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak.
Longidan, 2026ko uztailaren 31n.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2610638